Eguzkiaren jainko eta jainkosak

Eguzki-lorea atean. Indar txarren aurkako babesa.

Eguzkiaren errepresentazioa diren jainko eta jainkosak erlijio paganoekin lotu izan diren arren, errealitatean oso erlijio gutxik izan dituzte eguzkia, bere horretan, errepresentatzen dituzten jainko edo jainkosak. Zehazki; Egiptoko erlijioa, Erdialdeko Amerikakoa eta Indo-Europarra bakarrik kontsideratzen dira eguzkian oinarritutako erlijioak [1].

Hala ere, eguzkiaren Jainko eta Jainkosak eguzkia edo eguzkiaren ezaugarriren bat irudikatzen duten izateak direla ulertzen da. Orokorrean eguzkiari lotutako indarra eta ahalmenaren irudi izaten dira[2][3]. Historian zehar aurkitu izan diren sinesmen multzo gehienetan agertzen da eguzkiaren irudikapena, nahiz eta, zenbait ezaugarri eta izena aldatzen diren kultura batetik bestera.

  1. (Ingelesez) «Sun worship | religion» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  2. (Ingelesez) Solar deity. 2018-04-27 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  3. (Ingelesez) List of solar deities. 2018-04-28 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search